Lea Ibarreko Ekonomia - Lan Jarduera
Langileen sektorekako Banaketa
Lea Ibarreko datuak Bizkaiko eta Lea-Artibai eskualdeko datuekin erkatzen baditugu ez da apenas alderik: langile-kopuru handiena zerbitzuetan aritzen da eta kopuru txikiena eraikuntzan.
Lehen sektorea.
Betidanik izan du garrantzi handia, izan ere, inguruak ere horretarako bidea ematen du. Nekazaritzako ustiapen ugari dago bost herriotan, baina gazteek ez dute lan hauekin segitzeko joera handirik erakusten, eta gehienetan bigarren mailako lan jardueratzat daukate.
Bigarren sektorea.
Industria gehiena Okamikako industrialdean biltzen da. Grafikagintza, elikadura, kautxoa, zurgindegiak, makinen konponketa eta banaketa eta burdingaien produkzioa dira jarduera nagusiak.
Okamikaz gain bailararako oso garrantzitsuak diren enpresak ere badira. Esate baterako, Burdinola (altzari metalikoen enpresa) eta Erabil (kartoizko kutxen fabrikazioa) Amoroton.
Hirugarren sektorea.
Honi dagokionez, hutsune handiak ditugu bailaran. Erosketak egitera inguruko herrietara jo behar izaten da.
Langileak Sektoreka Lea Ibarran:
Langileak sektoreka Lea Ibarrako Herrietan.
HERRIAK |
NEKAZARITZA |
INDUSTRIA |
ERAIKUNTZA |
ZERBITZUAK |
GUZTIRA |
Munitibar |
23
|
40
|
11
|
75
|
149
|
Aulesti |
18 |
93
|
23
|
101
|
235
|
Gizaburuaga |
17
|
22
|
2 |
20
|
61
|
Amoroto |
24
|
54
|
14
|
62 |
154
|
Mendexak |
14
|
29
|
14
|
48
|
105
|
Lea Ibarra |
96 |
238 |
64 |
306 |
704 |