Learri S.A
LEARRI, S.A. Merkataritza Sozietatea (I.F.K.: A-95250346) Gizaburuagan kokatzen da, Okamikako Industrialdean.
2.003ko otsailaren 27an eratu zen, eta bere kapital soziala Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexako udalek eta Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak dute harpidetuta, oso-osoan.
Beti ere Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexako udalerrien esparruan, sozietatearen xedea, besteak beste, ondorengo helburuak betetzea da:
- Hirigintzako plangintza kudeatzea.
- Eraikuntzaren alorreko era guztietako proiektuen idazkera.
- Hirigintza eta azpiegituren alorreko obrak eta mantenimendu lanak.
- Edota birgaikuntzak edo beste edozein jarduketa egitea.
Helbidea:
Okamika Industrialdea z/g.
48289 GIZABURUAGA (Bizkaia).
Telefonoa: 94 624 37 56.
Faxa: 94 684 44 26.
E-maila: learri@sarenet.net.