Bertan aurkitu diren
Erromatarren Inperioak lurralde honekiko zaletasunik erakutsi ez zuela kontuan hartuta, Amoroton bizi zirela uste da, eta beren jarduera nagusia abeltzaintza izango zela.
Iturrizak "Historia de Vizcaya" deituriko lanean, Amorotoko herriari Amoredo deitzen zitzaiola aipatzen du. Itxuraz,
zen bertako populazioa. Aurkitu diren lehenengo datu zehatzak 1325ekoak dira eta horien arabera, Amoroto Lekeitioko Andra Mari Basilikaren luzapena zen, lortzen ziren hamarrenen herena eman behar izaten baitzion. Beraz, XIV. gizaldian Lekeitioren menpeko zen arren, adina garrantzia behintzat bazuen.Erdi Aroko hazkunde demografikoak eta indar ekonomikoak independentziaren aldeko irrika piztu zien amorotarrei. Andra Mari Elizatik banantzeko lehen eskaera 1454an egin zuen Amorotok, baina saiakerak saiakera,
ez zuten autonomiarik lortu.aurretik, hala ere, Adan Yarzakoaren menpeko Erret elizate izendatu zuten eta Gaztelako Erresumari 18.000 maraiko zerga ordaindu behar izaten zizkion.
Independentzia lortuta, elizatea lurralde unitate independente gisa eratu eta
ezarri beharra nagusitu zen. Halaber, politikari berriak agertu ziren.Aldaketa hauek denak gertatu ziren garaian hierarkia ia feudalean egituratuta zegoen gizartea: zerga eta bereterren sistemari jarraitzen zieten, eta gizartearen gorengo mailan leinu-familiak zeuden (
zen nagusi Amoroton). Leinu hauen diru-sarrerak nekazarien eta mendien gaineko eskubidea, Elizatearen hamarrenak eta antzekoak ziren. Horixe zuten botere eta ahalmen ekonomikoaren oinarri, eta krisialdietan ondasunak eskuratzeko aukera ematen zien. Azken eskubide hau dugu gatazka ugariren eta Banderizoen borroken jatorria.