Donibane Enparantza 1, 48380 Aulesti (Bizkaia)
Tel: 94 627 90 06
Fax: 94 627 91 17
E-maila Idazkaritza: idazkaritza.aulesti@bizkaia.org
E-maila Alkatetza: alkatetza.aulesti@bizkaia.org
www: www.aulesti.net
Herriko eskolan gaur egun 67 ume daude (2009-2010 ikasturtean). Ekipamendu eta azpiegitura aldetik ondo hornituta dago eta
eskolak ematen dira. Hortik aurrerako ikasketak egitera Markinara jo behar izaten dute haurrek. (8 km daude Markinara).
Euskal pilota goratzen jakin duen aulestiarrik izan da: Kortabitarte, Ubilla anaiak, Aboitiz, Unamuno eta beste hainbat eskuz, eta Perea anaiak, pala eta xisteraz.
Behin herri kiroletan sartuz gero, ezin aipatu barik utzi Jon Olea Unamuno Sakoneta, Aulestiko jigantea... gizon-proba, soka-tira eta abarretan txapelduna...
Frontoi estalia eta probalekua kalean bertan, futbol zelaia.
Oraingo pelotariak ere baditu: Katxin Uriarte, Unanue, Goitia... zesta puntako gaur eguneko jokalariak.
Sololuzia kalea, 4
48380 Aulesti
Tel.: 94 627 91 05
Ordutegia: Astearte eta ostegunetan 8.30etatik 14.15etara eta asteazkenetan 16.45etatik 19.30etara.
Bederatzi kultur-talde daude:
375 metroko altueran dago Santa Eufemiko lasaigunea, bertara Aulesti-Markina errepidetik iristen da. Bide horri jarraituz Lekoiz mendatearen ia tontorrera heltzean kartel bat dago Santa Eufemi mendirako bidea adierazten duena.
Bertatik Santa Eufemi ermitara joan eta beste hainbat txango egin daitezke, ibilbide laburrekoak nahiz luzekoak: Bedartzandi mendira, Markinako Zapola mendira...
Lasaigunea bera pagoz inguratuta dago, gerizpe ederra dago eta bertan mahaiak eta aulkiak, barbakoak, iturria eta aska, bolatokia, aterpetxea eta taberna (udaberrian eta udan) ditugu.
Ibaiaren ertzean dago. Bertara Urriola auzorako bidea hartuz iristen da, herriko frontoiaren albotik doan bidetik. Muxo errekak bere urak Lea ibaira isurtzen dituen tokian kokatzen da. Bainugune bihurtuta dagoen urjauzi baten ondoan dago. Hiru zubi daude parke honen inguruan. Leku lasaia da, egokia umeekin eguna pasatzeko, bainu bat hartzeko...
Txirrista, zabuak, futbol-zelaia, mahai eta aulki arruntak, iturria, komunak, etab. Errekondo jatetxea alboan dago.
Hektarea bateko azalera du gutxi gorabehera eta bertatik ibilbide laburreko nahiz luzeko txangoak egiteko aukera dago.