Autopistatik etorriz Ermuan edo Durangon autopista uztea da aukerarik onena. Bi kasuetan, Markinaranzko noranzkoa hartuko dugu, lehendabizi
igaroz. Behin Markinara iritsi ondoren aukera desberdinak daude, baina gomendagarriena Ondarroaranzko bidea hartu (BI-633) eta, Berriatuara iritsi baino lehen, Lekeitio seinalatzen duen tokian zehar igaro eta Amorotoko Ugaran auzora, Oleta izenez ezagutzen denera, jotzea da (laranja koloreko bidea). Hemen kokatzen garenean, errepidearen ezker aldetik Gizaburuaga, Aulesti eta Munitibarrera jotzeko aukera izango dugu, eta eskuin aldetik berriz Mendexa eta Lekeitiora.
Aulestira eta Munitibarrera jotzeko badira beste aukera bi, baina ez dira horren gomendagarriak, hori bai, bista paregabeez gozatzeko aukera eskaintzen dute. Lehena, Aulestira doan errepidea,
Bigarren aukera, Munitibarrera doana. Markinara iritsi baino lehen ezkerretara dagoen bidegurutzea hartuz eta bide horri jarraituz iritsiko gara, Iruzubieta eta Bolibar igaro ondoren.
Kasu honetan, Donostiatik Debaraino autopistatik etorri ondoren, azken herri honetan autopista utzi eta kostan zehar,
igaroaz, Ondarroara iritsiko gara. Behin puntu honetan bi aukera ditugu:1- Ondarroatik Berriatuara jo eta, herria igaro ondoren, eskuinetara dagoen bidegurutzea hartuz (Lekeitiorantz) zuzenean helduko gara
errepidera.2- Ondarroatik Lekeitiorantz kostan zehar doan errepidea hartu. Bide hau oso bihurgunetsua da, baina bere ibilbide osoan zehar itsasertzetik doa, bista paregabeak eskainiz. Lekeitiora heldu orduko ikusiko dugu
, eta beste lau udalerrietara heltzeko nahikoa dugu, Lekeitio igaro ondoren, bailarako errepidea hartzea.
Autopistaz Zornotzaraino iritsi ondoren Gernikara doan errepidea hartu. Gernika igaro ondoren
doan bidea hartu eta zuzenean Munitibarrera iritsiko gara. Hemen bailarako errepide nagusiarekin bat egin eta bost udalerrietara joko dugu zuzenean.
Presarik gabe eta paraje politak ikustera doanari, Bizkaiko Begiratokitik joatea gomendatzen diogu, autopista Zornotzan utzi, Gernikarantz doan bidea hartu eta Autzagane jaistean Zugaztietarako bidegurutzea hartuz (eskuin aldera). Hemendik,
igaroz, Munitibarrera joko dugu toki paregabeak aurkituz.